martes, 20 de diciembre de 2011

EUSKARA


Aspaldi konturatu nintzen euskara, edo edozein hizkuntza, nahiz eta eskolan beste irakasgaiekin batera ikasi, askoz desberdinagoa zela. Seguraski desberdintasun handiena zen euskarak  komunikatzeko bailo zuela eta ez zela datu kopuru bat.

Lehenengo urteetan oso nota txarrak atera nituen eta gure amak erabaki zuen klaseak bukatu ostean AEKra joan beharko nuela. Hortik aurrera euskara beste ikuspuntu desberdin batetik ikusten hasi nintzen. Poliki-poliki gero eta gauza gehiago euzkaraz egiten nituen. Lan egiten hasi nintzenean, berriro, euskaltegi batera itzuli nintzen zaletasun bat bezala, baina soziologia ikastea erabaki nuen eta ez neukan denborarik bi gauza desberdin horiek egiteko eta euskara alde batera utzi nuen. Zazpi urte pasatu nituen euskara erabili gabe baina aurten ikasketak bukatu ditut eta euskararekin izan nituen asmoak berreskuratu ditut.

Lehen esan bezala txikitan euskara ez nuen gainditzen eta horregatik ez zitzaidan batere gustatzen, esan dezaket gorrotatzen nuela. Euskara OHO-n ematen ziguten moduan oso aspergarria zela uste dut eta AEK-n erakutsi zidaten euskara maitatzen eta nire irakasgai gustukoena bihurtu zen. Jadanik ez zen zerbait txarra. Oso kontent joaten nintzen klasera eta hori oso garrantzitsua da ikasteko orduan. Inoiz ez nion berriro begi txarrekin euskarari begiratu. Tamalez UNED-en ikasten hasi nintzenean euskara ikasteari utzi nion eta nire euskara beherantz joan zen. Hala eta guztiz ere, egunkari edo aldizkari batzuk irakurtzen eta beti euskaraz  hitz egiten dudan lagunekin mantentzen saiatu naiz.

            Beste hizkuntza desberdin bat ikasterakoan kultura garatzen da eta hasieran komunikatzeko zailtasunak zirenak orain erraztasunak dira. Kontua da betiko ohiturak aldatzea eta naturaltasunez onartzea gauza bera esateko posibilitate gehiago daukagula. Beste aldetik ahalegin handia egiteko prest egon beharko dugu, batez ere, euskara ikasteak denbora asko kenduko digu eta.

            Behin eta berriro euskara ikasten saiatu naiz baina azkenean utzi dut. Hala ere, aurtengoa behin betikoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario