sábado, 14 de enero de 2012

NONDIK GATOZ, NORA GOAZ

XVIII. mendean industria iraultza hasi zenetik milioika gizaki herrietatik hirietara bizitzera joan ziren. Pertsona horien esperantza beren bizi-kalitatea habetzea zen. Hots, hirien hazkundea ez zen iraunkorra izan eta hiri horietako arazorik garrantzitsuena kutsadura izan da.

Garai batean, hiriko garapen ekonomikoaren aitzikiarekin, industria eta ibilgailuek kutsatzen zutena (CO2, zarata....), politikoek alde batean uztea erabaki zuten. Horren ondorioz bizi-kalitatea jaisten hasi zen eta osasunerako arazo larriak sortu ziren.
Egoera horren aurka talde ekologikoak agertu ziren eta proposatu zituzten irtenbide batzuk martzan ipintzen hasi ziren (garraio publikoak erabili, txirringaz mugitu, auto elektrikoa garatu....).

Gazteizen, esate baterako, tranbia ipini zen, autobusaren sarea hobetu zen eta gero eta kale gehiago oinezkoen eremu bihurtu ziren. Neurri horien lehenengo faseak oso deserosoak dira hiritarrentzat lan asko egin behar dute eta, baina hurrengoan konponketa horiek aprobetxatzen dira eta hiriko kutsadura murrizten hasi da. Hori bakarrik ez da nahikoa izango, baina irtenbidearen hasiera izan liteke.

Oraindik ez dakigu hiriak berreskuratzera garaiz heldu garen, baina gero eta jende gehiagok horren alde lan egiten du behintzat. Aurrera pauso handiak eman omen dira baina oraindik jende guztia ez dago konbentzituta ingurugiroa zaintzea gure bizi-kalitaterako oso garrantzitsua dela. Aurten, Gazteizi "Green Capital" saria eman diote urte askoko lana sarituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario