viernes, 13 de enero de 2012

PENTSATZEN IKASI

Gaur egungo bizi itxaropena luzatu egin da eta bizi katitatea ere hobetu egin da. Baina gero eta jende gehiagok gaixotasun mentalak garatzen dirtu, alzheimerra, parkinsona...., hain zuzen ere. Momentuz, medikuek gaixotasun berri horiei buruz ez dakite asko eta gehien erabiltzen duten metodoa medizina paliatiboa da.

Adituek ematen dizkiguten gomendioen artean bi horiek dira garrantzitsuenak, alde batetik bizitza osasungarria eramatea eta beste aldetik ariketa mentala egitea. Sasoian egoteko betiko kirol bat egitea (futbola, saskibaloia....) ez dela beharrezkoa esaten digu eta guk beste motatako kirol batzuei atea ireki beharko diegu ( yoga, luzaketak....). Nahiz eta etorri berriak izan, gero eta leku gehiagotan posiblea da egitea. Adibidez, udalak eskaintzen dizkigun jarduerak dira. Zozketan tokatzen ez bazaizu, ez kezkatu, akademia asko agertzen ari dira eta, edo zure etxean interneten bidez nahi duzuna egin dezakezu.

Memoria hobetzeko ariketa mentala erabil dezakegu. Oro har oso errazak eta simpleak dira; gurutzegramak egin, zenbaki serie bat memoriaz esan... Burmuina entrenatzeko gomendagarrienak horietakoak dira; ohiturak aldatu, zerbait berria ikasi, ozen irakurri....

Egun batetik bestera ez dituzu aurrerrapausoak ikusiko, baina poliki poliki zure bizitza kalitatea hobetuko duzu. Duela urte batzuk bizitzen zen bezala bizitzea gaur egun ez da posible eta horregatik bizimodua aldatu beharko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario